Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
04 de julio de 2008
Comunicado de la Plataforma Sí al Paseo Fluvial tras la concentración del 3 de julio
Plataforma Sí al Paseo Fluvial
10 de abril de 2008
Euskara
Iruñerriko 194 dendek euskara erabiltzearen aldeko konpromezua hartu dute
Iruñerriko zortzi herrietako dendarien artean euskara sustatzeko plangintzaren barneko egitasmoa da
Antsoain, Burlata, Uharte, Atarrabia, Berriozar, Oltza, Orkoien eta Zizur Nagusiko udalek euskara merkatal guneetan sustatzeko helburua finkatu dute eta horretarako zonalde horietako 194 saltokiekin hitzarmena sinatu dute. Euskara merkataritzara deituriko proiektu honek, 2008an Aranguren eta Berriobeitiko 15 dendari gehiagoren babesa ere jaso dezake.
Aipaturiko egitasmoa atzo Orkoien aurkeztu zuten, bertako alkateak, Casimiro Larreak, Uharteko udalaren euskara teknikariak, Ana Mindegiak eta Ibon Usarraldek, EMUN kooperatibaren kideak. Euskara teknikari bik, Olatz Iriza eta Uxue Royok, Iruñerriko dendetan euskararen erabilera sustatzeko egindako ahaleginak nabarmendu zituen.
EMUN-ek dendariek saltokietan euskaraz ipintzeko kartelak errazten ditu, salneurrien edota eskaintzen berri emateko, esate baterako.
Egitasmoa
Burlatan sorturiko egitasmoa 1994an martxan jarri zen. 2004an beste herrietara hedatu zen proiektu honen helburua euskara ikastoletan, etxean eta euskaltegietan soilik gera ez zedin, eta kalera igarotzeko.
Atzo Ana Mindegiak azaldu zuen moduan,«aurten Euskara Nafar Institutoaren dirulaguntza jaso nahiko genuke», izan ere, saltoki handietara zabaltzeko asmoa baitaukate. Honez gainera, 2008an kirol elkarteetara iristeko helburua dute, Euskara zure esku proiektuaren bidez.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.