Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
04 de julio de 2008
Comunicado de la Plataforma Sí al Paseo Fluvial tras la concentración del 3 de julio
Plataforma Sí al Paseo Fluvial
06 de mayo de 2008
Antsoain
Badator auzoko euskal kultur zikloa!
Maiatzaren 9tik 18ra bitartean antzerkia, zirkoa eta musika ekitaldiak izango dira
Euskal jaia aitzakitzat hartuta Antsoaingo eragile ezberdinek euskal kultur zikloa antolatu dute. Maiatzaren bigarren aste honetan bereziki euskara auzoko karrika eta agertoki ezberdinetan euskara nagusitu dadin egitarau oparoa prestatu dute.
Antsoaingo Euskararen aldeko Patronatuak, Eguzki Eder Dantza taldeak eta Ezkaba Ikastetxe Publikoak maiatzaren 9tik 18ra arte kultur zikloa antolatu du. Hori dela eta, adin ezberdinetako bizilagunei zuzenduriko ekitaldi ugari izango dira. Bertso saioak, umeentzako antzerkia eta zirko kabareta egongo da. Aste kulturalari amaiera emateko maiatzaren 18an egun handia izango da, goiz goizetik hasi eta egun guztian zehar luzatuko dena.
Ostirala 9
21.00etan: Bertso afaria Bikupe elkartean Maialen Lujanbio eta Erika Lagomarekin.
Asteartea 13
Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia. Ondoren 3. mailako bertsolari gazteek (Julio Soto, Alazne Ontxalo eta Joar Tainta) saioa eskainiko dute.
Asteazkena 14
19.30etan: Koldo Plak San Kristobal gotorlekuari buruzko hitzaldia aurkeztuko du eta memoria historikoaren inguruko diapositiba emanaldia Gizarte Etxean.
Ostirala 16
Ezkaba Ikastetxe Publikoan Shanbu pailazoen ikuskizuna 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendurikoa.
22etan: Zirika Zirkus taldeak Ametsetan zirko kabareta Antsoaingo antzokian aurkeztuko du.
Larunbata 17
11.30etan: Kulki Taldearen esku Baserriko jolas eta jokoak izeneko tailerra: Jolas eta joko ezberdinekin 6 eta 12 urteko umeei zuzenduriko ekintzak antolatuko dituzte. Aurretik txokolatada egingo dute.
18etan: Glu Glu Produkzioaren Handitan antzezlana Antsoaingo antzokian.
Igandea 18
9.00etan: Dianak. Antsoaingo txistulari eta gaitariak.
Goizean zehar Lapurbide Parkean lanbide ezberdinetako eskulangintza, erakusketa eta salmenta azoka.
11.00etan: Kalejira.
11.30etan: Kulki aizkolari taldea, ardiak jeitzi eta ardien ile mozketaren erakusketa.
12.00etan: Eguzki Eder Dantza taldearen ekitaldia. Euria eginez gero, igandeko ekitaldiak Antsoaingo Udal Kiroldegian izango da.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.